XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Atomoa SARRERA Irakur ezazu arretaz eta erantzun egiten zaizkizun galderei.

Gure mundu materialean era guztietako substantziak daude, behin baino gehiagotan beren ezaugarriren batengatik zirraratu gaituztenak.

Substantzia baten ezaugarri berak dituen zatirik txikiena molekula da (salbu substantzia bakunen kasuan, hauetan atomoak berak ere propietate berdinak bait ditu).

Baina, nola dago osatua molekula bat? Jadanik behin baino gehiagotan entzungo zenuen atomoa hitza.

Molekula bakoitza atomoz osatua dago.

Gure AroaAro Atomikoa denez, ezinbestean ezagutu behar dira atomoa eta atomoaren egitura, gaurko aurrerapen asko ezagutu eta beste batzuk ikertu ahal izateko.

Ba al dakizu atomotik sortutako erradiazioak erabiltzen direla gaur egun kantzerrari erasotzeko, kontserbetako elikadurak esterilizatzeko, frutak usteldu gabe gordetzeko, intsektu parasitoak akabatzeko, etab.? Ba al dakizu, berebat, gaur egun partikula atomikoekin Lurraren barne-egitura estudiatzen ari direla? Dalton-ek 1808. urtean proposatu zuen lehenengo teoria atomiko modernoa, greziarrek K. a. VI. mendean egin zuten bitartean.

Atomoari buruz gaur egun daukagun informazio guztia bi mende eskasetako estudioen, emaitza da.

Oraindik berriki,1957an, Energia Atomikoaren Erakunde Internazionala (E.A.E.I.) sortu zen, berorren hasierako helburu garrantzitsuenetako bat izanik erradiazio atomikoaren erabilera Ikerkuntzan, Industrian, Nekazaritzan eta Medikuntzan.